Eginkizuna
Mozilla Europeren eginkizuna Mozilla proiektua laguntzea da. Mozillak software librea, bere produktuak eta hauei lotutako proiektuak Europa mailan banatzea eta sustatzea du helburu.
Mozilla Europe elkartearen eginkizunak guztiz zehaztuta daude bere estatutuetan.
Mozilla Europek zehazki helburu hauen inguruan lan egiten du:
- Mozilla eta bere produktuak Europa mailan sustatu ahal izateko, nazio edota herrialde desberdinetako komunitateekin indarrak batu;
- Garatzaile independenteak, unibertsitateak, enpresak eta administrazioak animatu Mozilla proiektuan parte har dezaten, iturburu-kodea garatzen edo proiektua diruz laguntzen;
Mozillaren laguntzaileen motibazioak
Mozillaren laguntzaile bakoitzak bere arrazoiak ditu itzelezko lantalde proiektu honetan bere denbora eta energiak eskaintzeko. Emandako argudioen artean, hauek dira gehien erabilitakoak:
- Web nabigatzaile eta posta-bezero modernoak eskaintzea, plataforma anitzetan erabilgarriak, eta era berean hauen barneko teknologiak sustatzea.
- Estandar eta teknologia berrien (HTML, CSS, XML, XSLT) inplementazioan parte hartzeak sortzen duen poztasuna, sekulako garatzaileekin batera, eta komunitate eraginkor baten babesarekin.
- Mundu mailako proiektu batean parte hartu ahal izatea, kultura, hizkuntza, kontinente eta ordu-zonalde desberdinen artean zubiak eraikiz.
Mozilla Europeko zuzendaritza batzordea
Mozilla Europe irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, Frantziako Legeak ezarritako 1901ko Elkarteen Legean oinarritua. Elkartea Mozilla proiektuan parte hartu duten zenbait pertsonen artean sortu zen. Gaur egungo zuzendaritza batzordean parte hartzen dutenak:
- Tristan Nitot, (lehendakaria)
- Azken 20 urteetan Tristanek ordenagailuekin, eta azken urteotan Interneten, lan egin du. Domeinu desberdinetan lan anitz bete izan ditu; informatika irakaslea, laguntzaile teknikoa, salmentak eta enpresen garapena, zenbaiten artean. Bere azken lana Netscapen bete du 7 urtez, azken urteotan Europa mailan teknologia eta estandarren sustatzaile gisa. Bere denbora libre murritzean, Tristanek OpenWebGroup delakoa sortu zuen, oraindik proiektuaren burua delarik. Mozilla Europek 2005 urtean Tristan kontratatu egin du, besteak beste marketing eta kanpo-harremanak kudeatzeko. Tristanek frantsesez eta ingelesez hitz egiten du.
- Jean-Christophe Lapprand, (diruzaina)
- Jean-Christophek hainbat ardura izan ditu software salmenta edo banaketan lan egiten duten konpainietan 25 urte baino gehiagoz, eta PartnerSoften zuzendari eta sortzaileetariko bat izan zen. 5 urte eman ditu Europan Netscape plataformentzako soluzioak eta erakundeak garatzen. Jean-Christophe Frantziako herritarra da. Frantsesez, ingelesez eta alemanieraz hitz egiten du.
- Pascal Chevrel, (idazkari nagusia)
- Pascal Mozilla komunitateko kide da duela askotik. Erabiltzaileei laguntza emateko baliabide ugari sortu ditu eta Mozillarekin lotutako gaztelerazko bi komunitate atariren sorreran parte hartu du. 2005ean, Pascalek Firefox eta Thunderbirdi buruzko liburu bat idatzi zuen frantsesez. Une honetan Pascal web lokalizazioaren eta komunitatearen garapenaren kargu egiten da, bereziki Espainian zentraturik, bertan Mozilla proiektuko bozeramaile baita. Pascalek ingelesez, frantsesez, espainolez eta katalanez (zertxobait) hitz egiten du.
- Peter Van der Beken
- Peter Mozilla proiektuko laguntzailea zen Netscape enpresak kontratatu zuenean. Orain DOM moduluaren jabekidea, XML moduluaren jabea eta XSLT moduluaren jabea da. W3C XSL lantaldean Netscaperen ordezkaria izan zen. Peter super-ikuskatzailea ere bada, Mozilla proiektuan daukan esperientzia argi geratzen delarik. Mozilla Europek 2005. urtean Peter kontratatu du Mozilla proiektuaren garapenenean lan egiteko. Peter belgikarra da eta alemanieraz, frantsesez eta ingelesez hitz egiten du.
- Axel Hecht
- Axelek matematiketan doktoretza dauka eta Mozilla proiektuan 1999. urtetik da laguntzailea. RDF moduluaren jabea da eta Peterrekin batera zenbait urtez XSLT-ren euskarrian lan egin du. Axelek gaur egun Mozilla Corporationentzako lan egiten du lokalizazioak kudeatzen, plataforma desberdinen garapenean eta marketing/ebangelizazio teknikoan. Axelek 2001, 2002 eta 2004. urteetan Europako Garatzaileen Eguna antolatu du. Axel alemaniarra da eta ingelesez eta alemanieraz hitz egiten du.
- Zbigniew Braniecki
- Zbigniew MozillaPL-ko partaidea eta AviaryPL taldeko nagusietako bat da. 2001. urtetik Mozilla proiektuarekin harremanduta dago eta 2005. urtetik aurrera irmoki parte hartzen du. Zbigniew Mozilla produktuen internazionalizazioan eta Ekialdeko Europan Mozilla produktuen zabalkuntzan zentratuta dago. Zbigniewek Erresuma Batuko enpresa batentzat lan egiten du. Poloniarra da eta polonieraz eta ingelesez hitz egiten du.
Aurreko batzordeetan ibilitakoak
- Jan Varga
- Jan eslovakiarra da eta hainbat urtez Mozilla proiektuan laguntzailea izan da. Unibertsitatean, XULen oinarritutako bezeroen garapenari buruzko tesia aurkeztu zuen (Mozillak erabilitako XMLren erabilpen bat, erabiltzaile interfazeak sortzeko). Horren ostean Jan Netscapen sartu zen Mozilla proiektuan lan egiteko. Jan Ruzomberoken bizi da, Eslovakiar Errepublikan eta eslovakieraz eta ingelesez hitz egiten du.
- Olivier Meunier
- Olivierrek software librea garatzen du. DotClear proiektua sortu eta mantentzen du gaur egun. Oliverrek OpenWebGroup taldean ere parte hartzen du. APINC elkartearen sortzailea ere bada, honetan diruzain lanak ere betetzen dituelarik. Mozilla Europek 2005. urtean Olivier kontratatu du gure CMSa kudeatu eta hobetzeko. Olivierrek frantsesez eta ingelesez hitz egiten du.