Ohiko Galderak (FAQ)

Nola jar naiteke Mozilla Europe-rekin kontaktuan?

Bertako Zuzendaria den Tristan Nitot-ekin kontaktuan jarriz, bai ePosta bidez (nitot@mozilla-europe.org) edo eta posta arruntez :

Mozilla Europe
Tristan Nitot
28 rue Viala
75015 PARIS
FRANCE

Zer da Open-source/Free-software-aren kontu hau?

Nahiz eta Free Software eta Open Source-aren artean desberdintasun nabariak izan, ideia Free/Open Source Software-a dohan eta bere iturburu-kodearekin batera eskuratu daitekeela da, mundu guztiak laguntzeko, pertsonalizatzeko eta hobetzeko aukera duelarik. Mozilla Internetean zehar sakabanaturik dauden ehundaka laguntzaileren bidez mantendua eta hobetua dago, eta bere lizentziak bai Free Software, bai Open Source bihurtzen du. Gahi honi buruz zehaztapen gehiago nahi izanez gero, begiratu:

Mozilla Europe-k bolondresen laguntza behar du Mozilla proiektuan oinarriturik dauden produktuak hobetu eta sakabanatzeko. Free Software-aren espiritua jarraituz, Elkarteak lortzen duen diru guztia garapenean reinbertituko da, Elkartearen estruktura legalak horrela agintzen duenez. Beraz, bolondresek proiektuan jarritako energia eta diru guztiak ez dira akziodunak onuratzeko izango, elkarte batek ez baitu akziodunik, ezta etekinak banatzeko eskubiderik ere.

Zeintzuk dira Mozilla Europe eta komunitate lokalen arteko erlazioak?

Mozilla Europe ez zen, existitzen diren Mozilla komunitate lokalak ordezkatzeko sortu. Komunitate hauek lan bikaina egiten dute lokalizazio eta dokumentazio arloetan. Guztiz kontrakoa, Mozilla Europe-k bere kideek duten esperientzia teknikoa komunitateekin partekatu nahi du hauek beren kabuz produktuak hobetu eta hazi ahal izateko. Mozilla Europe Mozillak Europan egitura printzipal bat eduki zezan sortua izan zen, komunitate lokalekin elkarlanean Europan zehar garapena eta hedaketa errazteko.

Mozilla Europe-ri nire laguntza eskaini nahi diot. Zer egin dezaket?

Galdera bikain honek orrialde oso bat merezi du erantzuna eman ahal izateko. Lehenengo pausoa seguruenik Mozilla Europe-ko bazkide bihurtzea da, eta partaideen posta-zerrendan laguntza eskaintzea. Zure trebetasun, interes eta aisialdiaren arabera, topatuko dugu zuk proiektuan lagundu ahal izateko modua.

Mozilla Europe-ko bazkide izan nahi dut. Zer egin behar dut?

Oraingoz, gure Bazkidetza orrialdearen bitartez bazkidetu zaitezke. Bazkidetza kreditu txartelez ordaindu ahal izateko lanean ari gara.