- Webgunearen bisitariak
- Komunitateko kideak
- Produktuaren ezaugarri interaktiboak
- Informazio pertsonalaren babesa
- Informazio pertsonala eguneratzea
- Cookie-ak eta jarraipen-pixelak
- Norbere borondatez kanporatzeko prozedurak
- Pribatutasun-politikaren aldaketak
- Argibide gehiago
Pribatutasun-politika honek Mozilla Europeren webgune eta zerbitzuetan du eragina. Produktuentzat beste pribatutasun-politika bat dugu (adibidez, Mozilla Firefoxen pribatutasun-politika).
Webgunearen bisitariak
Azpian zehaztutako kasuetan izan ezik, Mozillak ez du bere webguneen bisitarien informazio pertsonalik biltzen ez eta eskatzen ere (esaterako izenak, helbide elektronikoak edo telefono zenbakiak). Webguneen hornitzaile gehienek bezala, Mozillak izaera pertsonalik gabeko informazioa biltzen du, web nabigatzaile eta zerbitzariek eskuragarri uzten dutena bisitari bakoitzeko: nabigatzaile mota, hizkuntza-hobespena, erreferentziako gunea eta eskaeraren data eta ordua. Era berean, izaera pertsonalekoa izan litekeen informazioa ere biltzen du Mozillak, hala nola IP helbideak, zeinak bere horretan ez diren izaera pertsonalekoak, baina, bestelako informazio batekin konbinatuta erabiltzaileak pertsonalki identifikatzeko erabil daitezkeen.
Informazio hau biltzean, Mozillaren xedea bere bisitariek webgunea nola erabiltzen duten hobeto ulertzea da. Xede hori betetzeko, Mozillak bere langileekin, kontratatzaileekin, zerbitzu-hornitzaileekin, eta eskumendeko sozietateekin eta Mozillari lotutako erakundeekin parteka dezake izaera pertsonalekoa izan litekeen informazio hau. Era berean, Mozillak izaera pertsonalik gabeko informazioa zabal dezake (esaterako, webgunearen erabilera-joeren inguruko txostena argitaratuz). Hala ere, Mozillak ez du publikoki argitaratuko izaera pertsonalekoa izan litekeen informazioa, izaera pertsonalekoa den informazioa egiten den zirkunstantzia beretan salbu. Zirkunstantzia horiek ondoren azaltzen dira.
Mozillaren webgunea bisitatzen duzunean eta gure zerbitzuak erabiltzen dituzunean, onartzen duzu:
Mozilla Europe, 28 rue Viala 75015 Paris, France erakundeak zure datu pertsonalak prozesa ditzakeela. Zure datu pertsonalak Mozilla Fundazioarekin edo bere mendeko sozietateekin (650 Castro Street, Suite 300, Mountain View, CA, 94041-2021, USA) parteka ditzakegula gure zerbitzuak gure webguneetan eskaintzeko baldintza gisa.
Mozilla Europek eta Mozilla Fundazioak zure informazio pertsonala prozesa dezake Mozillak eskaintzen dituen zerbitzuak emateko, pribatutasun-politika honetan finkatutako printzipioak jarraituz.
Komunitateko kideak
Mozillaren komunitateko zenbait kidek (laguntzaileek, bezeroek, etab.) Mozillarekin eduki nahi duten harremanaren arabera, Mozillak eta beste batzuk gehiago jakin behar dute haiei buruz. Mozillak biltzen duen informazio-kantitatea eta -mota aipatutako harremanaren araberakoa da. Esaterako, Mozillaren webguneko zenbait ataletan edukiak sartu nahi dituzten kideek edo zuzeneko txat saioetan parte hartu nahi dutenek erabiltzaile-izenak eman behar dituzte edukiak kide jakin batenak direla egiaztatzeko. Komunitateko kideek Mozillarekin duten harremana bideratzeko beharrezkoa denean soilik biltzen du informazio pertsonala Mozillak.
Mozilla erakunde irekia da, bere produktu, eragiketa eta elkarteei dagokienez ahalik eta informazio gehien partekatzearen aldekoa dena. Hortaz, komunitateko kideek -eta Mozillarekin harremana duen beste edozein pertsonak- jabetu behar lukete Mozillari ematen dioten edozein informazio pertsonal argitaratu egingo dela. Hala ere, arau honek hiru salbuespen zabal dauzka:
- Mozillak ez du publikoki argitaratzen erabiltzaileek kautotzeko erabiltzen duten eta Mozillaren webguneen segurtasuna kinkan jarriko lukeen informazioa (adibidez, pasahitzak).
- Mozillak informazio pertsonala biltzen du komunitateko kideak joaten diren gertakizunen antolaketan. Web imprimakien bidez bildutako informazioa Mozillak Europan antolatutako gertakizunen logistikarako besterik ez da erabiltzen. Bildutako datuak bost hilabetez gordetzen dira eta CNIL-i aitortzen zaizkio ofizialki. CNIL irabazi asmorik gabeko erakunde frantziarra da, eta bere helburua Data Protection Act delakoa eta informazio pertsonalaren prozesatzeari eta datu horien mugimendu askeari dagokionez banakakoak babesteko dauden zuzentarau europarrak betearaztea da. Erabiltzaileek aplikazio honetan gordetako informazio pertsonala berrikusi, zuzendu edota ezabatzea eska dezakete.
- Mozillak ez du informazioa publikoki argitaratzen, informazio hori bildu den unean isilean gordetzea agindu bada.
Hiru testuinguru horietatik kanpo, erabiltzaileek jabetu behar lukete Mozillaren webguneen bidez emandako informazio pertsonala publikoki argitaratuko dela.
Produktuaren ezaugarri interaktiboak
Mozillaren zenbait produktuk erabiltzailearen erabilera-ohituren eta arazoen berri ematen dute, edo ematea ahalbidetzen dute, bai arazoa Mozillaren softwareak sortu duenean, hirugarrenen softwareak sortu duenean zein hirugarrenen webguneren batek Mozillari sortu dionean. Funtzio hauek sortutako txostenek izaera pertsonalik gabeko informazioa daramate gehienetan, hala nola erabiltzailearen ordenagailuaren konfigurazioa eta arazoa gertatzeko unean abian zegoen kodea. Funtzio hauetako batzuk informazio pertsonala emateko aukera eskaintzen dute, nahiz eta funtzio hauek ez duten informazio horren beharrik. Erabiltzaileei beren informazio pertsonala ematea ahalbidetzen dioten Mozillaren softwarearen zenbait funtziok, hala ere, informazio hori ez dela publikoki argitaratuko ohartarazten dute. Funtzio interaktibo hauek emandako informazioa Mozillaren produktuek nola funtzionatzen duten eta nola erabiltzen diren ulertzeko analizatzen du Mozillak. Ez du informazioa erabiltzen banakako identifikagarriek beren produktuak nola erabiltzen dituzten jarraitzeko.
Informazio pertsonalaren babesa
Komunitateko Kideak atalean azaldutako salbuespenetako bati jarraituz Mozillak informazio pertsonala biltzen duenean, informazioa bere langileen, kontratatzaileen, zerbitzu-hornitzaileen, eta eskumendeko sozietateen eta Mozillari lotutako erakundeen artean soilik zabaltzen du, adibidez Mozilla Korporazioaren eta Mozilla Fundazioaren artean, informazio hori ezagutu behar baitute Mozillak eskatutako prozesatzea egiteko, hura beste batzuei ez ematea onartuta. Langile, kontratatzaile, zerbitzu-hornitzaile eta eskumendeko sozietate horietako batzuk zure herrialdetik at egon daitezke; Mozillaren webguneak erabiltzean, zure informazioa datuen babes maila desberdina duten beste herrialde batzuetara, esaterako Estatu Batuetara, lekualdatuko dela onartzen duzu. Mozillak ez dio informazioa inori errentan ematen ez saltzen. Langileak, kontratatzaileak, zerbitzu-hornitzaileak, eta eskumendeko sozietate eta Mozillari lotutako erakundeak aparte utzita, Mozillak informazioa ematen du soilik legearen bidez eskatzen denean, edo Mozillak, fede onez, norbait edo zerbait babesteko beharrezkoa dela sinesten duenean, dela Mozillaren jabegoa edo eskubideak, Mozillaren komunitateko kideak edo beste edozein pertsona. Mozillak informazioa baimenik gabe atzitu, erabili, eraldatu edo suntsitzearen aurka babesteko beharrezkoak diren arrazoizko neurri guztiak hartzen ditu.
Informazio pertsonala eguneratzea
Mozillak ez du mugarik jartzen erabiltzaileek bere informazio pertsonala libreki berrikusi, eguneratu, zuzendu eta ezabatu dezaten. Horretarako, erabiltzaileek estekak edo kontaktuko informazioa bilatu behar dute bere informazioa gordetzen duen Mozillaren webgunean (esaterako, Bugzillaren erabiltzaileek Kontu-ezarpenak atalean begiratu behar dute). Erabiltzaileek Mozilla Europek kudeatutako web aplikazioetan gordetako informazio pertsonala berrikusi, zuzendu edota ezabatzeko eska dezakete privacy ABILDUA mozilla-europe PUNTU org helbidearekin kontaktuan jarriz.
Cookie-ak eta jarraipen-pixelak
Zer dira cookie-ak?
Webgune batek bisitariaren ordenagailuan gordetzen duen eta bisitariaren nabigatzaileak (hau gunera bueltatzen den aldioro) webguneari itzultzen dion informazio-katea da cookie-a. Webgune nagusi gehienek cookie-ak erabiltzen dituzte. Nabigatzaileak informazio hau ematen dionez webguneari bisita bakoitzean, gunera bueltatzean webguneak nabigatzailea "ezagutzeko" etiketa modura balio dute. Mozillaren cookie-etan, domeinu-izenak argi eta garbi identifikatuko du Mozillarekiko lotura eta, dagokionean, bere hirugarren zerbitzu-hornitzailea.
Zer dira jarraipen-pixelak?
Jarraipen-pixelak (web itsasargi izenaz ere ezagutzen direnak) cookie-ekin batera erabiltzen dira webgune operadoreek hobeto uler dezaten bisitariek bere webguneekin nola elkarrekiten duten. Jarraipen-pixela gune batean sartzen den irudi grafiko gardena izan ohi da normalean (gehienetan 1 x 1 pixelekoa). Jarraipen-pixelak erabiliz, pixel hau duen orria irekitzen duen bisitariaren ekintzak neur daitezke. Nabigatzaile ezagun baten jarduerak jarraitu eta erregistratzea errazten du, esaterako webgunean bisitatu diren orrien bidea.
Nola erabiltzen ditugun cookie-ak eta jarraipen-pixelak.
Mozillaren webguneek cookie-ak erabiltzen dituzte bisitariak identifikatzen eta jarraitzen laguntzeko, Mozillaren webguneak nola erabiltzen dituzten ezagutzeko eta, eskari eta bisita anitzen bidez, webguneetara sartzeko dituzten atzipen-hobespenak ezagutzeko ere. Webguneek, eta Mozillak noizean behin hirugarrenen iragarki-sareak erabiliz eduki ditzaketen iragarkiek ere, jarraipen-pixelak eduki ditzakete helburu horietarako. Jendeak Mozillaren webguneak nola erabiltzen dituen ezagutzeko datuak biltzea da oinarrizko ideia. Jarduera hau deskribatzeko terminorik erabiliena "web analitika" da, eta cookie-ak eta jarraipen-pixelak webgune baten jabeak bere web analitikarako datuak biltzeko erabilitako tresnak dira.
Mozillak goian aipatutako moduan erabiliko du web analitika, soilik bere webguneen erabilera-eredu agregatuak eskuratzeko. Mozillaren webguneek batzuetan beren analitika-software propioa erabiltzen dute analitika hau egiteko, eta besteetan informazio hau hirugarren zerbitzu-hornitzaile bati bidaltzen dio Mozillari datu hauek analizatzen lagun diezaion. Web analitikarako hirugarrenen tresnak erabiltzen dituzten Mozillaren webguneak hemen agertzen dira. Mozillak hitzarmenak ditu hirugarren zerbitzu-hornitzaile hauekin, azken hauek informazioa partekatu ez dezaten edo Mozillari lotutako zerbitzuez kanpoko beste asmo batzuekin erabil ez dezaten. Posible da cookie-ak eta jarraipen-pixelak informazio pertsonalari lotzea, horrela webguneen operadoreei, hirugarren analitika-hornitzaileei barne, norbanakoen sareko mugimenduak erregistratzea ahalbidetuz. Mozillak ez du hori egiten eta bere hirugarren zerbitzu-hornitzaileek ez dute baimenik Mozillaren datuak eta beste edozein datu korrelazioan jartzeko.
Mozillak cookie-en eta jarraipen-pixelen bidez eskuratutako informazioa erabiltzen du Mozillaren bisitariek Mozillaren webguneak nola erabiltzen dituzten hobeto ulertzeko, eta bisitari horiek Mozillaren webguneekin duten harremana errazteko. Mozillak publikoki argitara ditzake web analitikatik eskuratutako datu agregatuak (baita hirugarren analitika-hornitzaileek emandakoak ere, halakorik bada). Datu hauek eskuragarri jartzen badira, ez dute edukiko informazio pertsonalik ez izaera pertsonalekoa izan litekeen informaziorik.
Nola kontrolatu cookie-en erabilera. Cookie-ak onartu edo baztertzeko ahalmena daukazu. Mozillaren cookie-ak bere ordenagailuan eduki nahi ez dituzten Mozillaren bisitariek bere nabigatzailea prestatu beharko lukete cookie-ak ez onartzeko Mozillako webguneetara sartu baino lehen. Posible da Mozillaren webguneen zenbait funtzio ongi ez ibiltzea cookie-en laguntzarik gabe.
Norbere borondatez kanporatzeko prozedurak
Ez baduzu nahi zure bisitaren saioak Mozillaren webguneetan uzten duen informazioa Mozillak (edo hirugarren analitika-hornitzaileak, www.mozilla.com erabiliz gero) bildu eta aztertzea, hemen zerrendatutako kanporatzeko prozedurak erabil ditzakezu.
Pribatutasun-politikaren aldaketak
Mozillak aldian-aldian alda dezake bere pribatutasun-politika. Edozein aldaketek orri honetan izango dute isla. Aldaketa handiak Mozillak komunitatearekin komunikatzeko dituen ohiko mekanismoen bidez jakinaraziko dira, Mozillaren “jakinarazpenak” posta-zerrenda eta berri-taldeak barne.
Webguneak erabiliz, pribatutasun-politika honetako terminoak eta baldintzak onartzen dituzu. Pribatutasun-politika honetako terminoak eta baldintzak onartzen ez badituzu, mesedez ez erabili gure webguneak. Pribatutasun-politika hau azken aldiz noiz berrikusi zen jakiteko, begiratu orrialde honetako goialdean dagoen "Azken eguneraketa" oharra. Pribatutasun-politika honi egindako edozein aldaketa pribatutasun-politika aldatu hori webguneetara igo bezain laster jarriko da indarrean. Webguneak aldaketa egin ondoren erabiliz, pribatutasun-politika berrikusia onartzen duzu.
Argibide gehiago
Pribatutasun-politika honi buruzko galderak badituzu, jar zaitez harremanetan Mozilla Europe taldearekin privacy ABILDUA mozilla-europe PUNTU org helbidean.