Mozilla Europe eta Mozilla proiektuak Laguntzen

Europako ia edozein pertsona eta erakundek lagun dezake Mozilla Europe proiektua. Banakako pertsona moduan edota enpresa, administrazio edo Unibertsitate baten arduradun bezala, modu desberdinetan lagundu dezakezu:

Banakako Pertsonentzat: bazkide eginez

Mozilla Europe Erakundeko bazkide egin zaitezke diru apur baten truke gure lana finantzatzeko. Bazkide egitean Mozilla Europeko Bazkideentzat bakarrik diseinaturiko kamiseta bat jasoko duzu.

Banakako Pertsonentzat: dohaintza eginez

Mozilla Nabigatzailea eta bere azpiproduktuak zabaldu eta garatzen lagundu nahi izanez gero, mesedez bidali txeke bat (eurotan) gure posta helbidera:

Mozilla Europe
28 rue Viala
75015 PARIS
FRANCE

Dagoeneko Paypal kontu bat baduzu, berau erabili dezakezu Mozilla Europeri dohaintza egiteko.

Era berean, AEBetan ezarria dagoen Mozilla Foundationi dohaintza egitera ere animatzen zaitugu.

Konpainia eta Administrazioarentzat

Mozilla Europeren ahaleginak finantzatu nahi dituen enpresa edo administrazio bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan e-posta bidez: corporate-sponsor@mozilla-europe.org.

Mozilla.org proiektua laguntzen

Mozilla iturburu kodearen garapenean laguntzeko mesedez joan Mozilla.org Webgunera.