Eguneratu nabigatzaile hobe batera
Egin aurrera, erabili Firefox - webean nabigatzeko era bizkorrago, seguruago eta adimentsuagoa.
Egin aurrera, erabili Firefox - webean nabigatzeko era bizkorrago, seguruago eta adimentsuagoa.
Sarean dena doa bizkor, horregatik indartu dugu Firefoxen motorra, atzean geldi ez zaitezen: Firefox 3.5 nabigatzailea Firefox 3 baino bi aldiz bizkorragoa da, eta Firefox 2 baino hamar aldiz arinagoa.* Ondorioz, posta bezalako aplikazioek, argazkidun webguneek eta zure sare sozial gogokoenek hobeto funtzionatuko dute.
SunSpider probaren emaitzak Windows XP makina batean
Ikusi errendimenduaren ezaugarri guztiak.
* Windows XP makina batean JavaScriptaren errendimendua neurtzeko SunSpider probarekin lortutako emaitzen arabera.
Nabigatzen zabiltzan bitartean babestea da gure lehentasun nagusia, eta horregatik eguneratu ditugu gure web iruzurraren eta malwarearen aurkako teknologiak, eta arrazoi berberagatik gehitu ditugu nabigatze pribatua eta "ahaztu gune hau" aukera, zure pribatutasuna ziurtatuz.
Gainera, gure kode irekidun prozesuari esker milaka aditu dauzkagu mundu osoan zehar erlojuaren aurka lanean, zu (eta zure informazio pertsonala) babesteko.
Ikusi segurtasunarekin lotutako ezaugarri guztiak.
Ikasi gehiago Firefoxen segurtasunari buruz.
Jende guztiak darabil weba modu ezberdinean, beraz zergatik izan behar du zure nabigatzaileak albokoarenaren berdina? Lagunekin hitz egiteko, sukaldean aritzeko edo programatzeko dela ere, Firefoxek 6.000 gehigarritik gora ditu nabigatzailea zure beharretara moldatzen laguntzeko.
Ikusi pertsonalizazioarekin lotutako ezaugarri guztiak.
Gogor egin dugu lan web modernoak daukan onena eskaintzeko Firefox 3.5en. Nabigatze pribatua, fitxa erauzgarriak eta helbide-barra adimentsu hobetua, errendimenduan lortutako hobekuntza handia ahaztu gabe. Gozatu puntako teknologiaz.
Ikusi ezaugarri berri garrantzitsuenak.
Nabigatze pribatuaAzaldu dizugu zergatik den Firefox horren ona, baina nola alderatuko dugu gure nabigatzailea Internet Explorerrekin? Eman begiratu bat gure nabigatzaile arteko alderaketa taulari zeure begiekin ikus dezazun.
![]() |
![]() |
|
|---|---|---|
| Webgune berriekin bateragarria | ||
| Segurtasunarentzako sareko mehatxuak detektatzeko erantzun bizkorreko prozesua | ||
| Zure online esperientzia pertsonalizatzeko milaka era aske | ||
| Goi mailako abiadura, egonkortasuna eta errendimendua | ||
| Weba hobetzeko helburua duten boluntarioen komunitate globalak babestuta |
Eskuratu erabiltzaile hasiberri, erdi-mailako eta aurreratuentzat trikimailuak.
Ikasi ezkutuko sekretuak