Neurri bakarrak ez du guztientzat balio

Ogitartekoei osagaiak eta telefonoari melodiak gehitzen dizkiozun legez, zergatik ez duzu pertsonalizatuko weba ikusteko duzun modua?

Gehigarri bat guztientzat

Firefoxek zure lineako esperientzia pertsonalizatzeko malgutasunik handiena du, batez ere weba erabiltzeko duzun moduan. 6.000 gehigarri (Firefox zure beharretara moldatzeko zatitxoak) baino gehiago daude hor kanpoan zure zain, gehiago egiten laguntzeko, gehiago gozatzeko eta linean sormen gehiago izateko.

Adibideak ikusi nahi? Hasteko, azpian dituzu batzuk eta ondoren gehigarrien gunea bisita dezakezu dauden aukera guztiak ikusteko.

Alertak eta eguneraketak

Eguraldia, kirolak edota eBayeko enkanteen azkenak jasoko dituzu atal honetako gehigarriekin. Zeinahi gunetan zaudela ere, unean uneko informazioa erakutsiko da nabigatzailean.

Ikusi Alerta eta eguneraketak ataleko gehigarri guztiak.

Adibidez: ebayWebean zauden bitartean ez ezazu bistaz galdu zure eBayeko enkantea.

Probatu Firefox eBay Edizioa Garatzailea: eBay Corporation

Argazkiak, musika eta bideoak

Bihur ezazu Firefox argazkiak igotzeko tresna, musika erreproduzigailu edota multimedia zentro. Nabigatu, lan egin, e-posta mezuak idatzi edo weba arakatzean behatzen puntan multimedia kontrol-panel bat izatea bezala da.

Ikusi Argazkiak, musika eta bideoak ataleko gehigarri guztiak.

Adibidez: foxytunesKontrolatu ia edozein multimedia erreproduzigailu nabigatzailetik zuzenean.

Probatu FoxyTunes Garatzailea: Alex Sirota

Soziala eta komunikazioak

Webean gauza berriak aurkitzen, berehalako mezularitza hobetzen eta sare-sozialen bidez zure lagunekin harremanetan egoten lagunduko dizute gehigarri hauek.

Ikusi Soziala eta komunikazioak ataleko gehigarri guztiak.

Adibidez: stumbleuponAurkitu gune berriak eta ondoren konektatu lagunekin zure aurkikuntzak partekatzeko.

Probatu StumbleUpon Garatzailea: StumbleUpon

Gaiak

Ez mugatu zure nabigazio esperientzia diseinu estandarrera. Aukeratu kolore berriak, bihurtu nabigatzailea erabilterrazagoa (hasiberrientzat botoi handiagoekin, adibidez) edo aukeratu zurekin bat datorren itxura.

Ikusi gaiak ataleko gehigarri guztiak.

Adibidez: nasaIluna gustoko dutenen gaia.

Probatu NASA Night Launch Garatzailea: mcdavis941