Zer da software organikoa?
Pixka bat ezberdinak gara gainontzeko software konpainiekin alderatuta. ‘Software organikoa’ terminoarekin gainontzekoengandik bereizten gaituena laburbildu nahi dugu:
Gure produkturik ezagunena, Firefox, milaka pertsona biltzen dituen nazioarteko mugimenduak sortua da. Hauetatik oso portzentai txikia dira soldatapeko langileak.
Zabalkundea, berrikuntza eta webeko aukerak sustatzeak motibatzen gaitu, negozioetan pentsatzen hasi gabe eta gure akzioen irabazietaz kezkatu gabe (ezetz asmatu: akziorik ere ez dugu).
Eta irabazi asmorik gabeko, onura publikoko erakunde bezala, gure arrakasta komunitateak eraikitzea eta jendearen bizitza aberastea da. Internetek duen boterean sinesten dugu eta hazten ikusi nahi dugu, edonorentzat eta edonon.
Zer da kode irekia?
Hasiera batean ideia txoroa dirudien arren, fidatu gutaz: zenbat eta jende gehiagok jakin gure "sekretuak", hobe.
Hortaz, mundu guztiaren eskura jarri dugu Firefoxen iturburu-kodea (honek guztiak funtziona dezan beharrezkoak diren piezak) eta edonor animatu dugu iturburuari begirada bat ematera.
Batzuek hobetu beharreko gauzak ikusi eta konponketak egin dituzte. Beste batzuek ezaugarri berrien ideiak izan eta egia bilakatu zituzten. Eta azken batzuek, kode hori guztia hartu, beraien berrikuntzak ezarri eta produktu berri nahiz harrigarriak sortu zituzten.
Istorioaren morala? Irekia izatea gauza onen seinale da. Edonork xirika dezake gure gortinen atzean... izatez, ez daukagu-eta inolako gortinarik!
Zergatik arduratu beharko zenuke?
Agian ez gara ohiko konpainia bat, baina hala ere badakigu nola jarri arreta gauza garrantzitsuetan: zuretzako weba hobetzean.
Irekia izateak esan nahi du hurrengo ideia handia munduko edozein tokitatik hel daitekeela, konfiantza gure bulegoetako langileengan soilik jarri ordez. Egoera horrela ikusita, zergatik aldatu?
Software organikoari eta kode irekiari buruzko hizketaldi honek guztiak esanahi bakarra du: nabigatzaile hobea zuretzat eta ohiko 130 milioi Firefox erabiltzaileentzat. Kalitate handiagoko produktua esan nahi du, seguruagoa. Berrikuntza, askatasuna eta guztion eskura dagoen Internet bultzatzea esan nahi du.