Hasiberria
Zooma gerturatu eta urrundu
Testu txikiez nekatuta? Irudi bat gertuago eta modu pertsonalagoan ikusi nahi duzu? Orain modu erraz batean webguneetako zooma handitu eta txikitu dezakezu.
Probatu fitxen aholku hauek
Une berean web orri anitz batera irekita edukitzea gustatzen zaizun pertsona bazara, zalantzarik gabe fitxa bidezko nabigatzeaz etekin handia lor dezakezu. Hemen fitxak kudeatzeko erabilgarri izango zaizkizun zenbait laster-tekla:
Izar ikonoa
Laster-markatutako gunea
Gehitu laster-markak klik soil batez
Gustoko dituzun guneen aztarna erregistro bat mantendu dezakezu (eta denbora aurreztu) klik-soileko laster-marka sormenarekin. Gogoratu nahi duzun orri bat bisitatzean, aski da nabigazio-barrako izarraren ikonoan klik egitea. Firefoxek zure laster-marka zerrendan gehituko du berriz aurkitzea errazago izan dadin.
- Guneak egiaztatutako identitate informazioa ematen du eta zure datu pertsonalak sareko zelatariez babesten ditu.
- Guneak oinarrizko identitate informazioa ematen du eta zure datu pertsonalak sareko zelatariez babesten ditu.
- Gune honek ez du bere identitateari buruzko argibiderik ematen.
Jakizu norekin zabiltzan tratuan
Web iruzurgileen taktika arrunt bat gune faltsuak egitea izaten da, phising guneak bezala ezagutzen direnak, zure banku, komertzio elektroniko gune gustukoen eta abarren itxura ematen dutenak. Zorionez Firefoxek errazagoa egiten du gune hauek diruditenak direla egiaztatzea - aski da guneko ikonoan klik egitea identitatearen aurreikuspegi bat izateko.
Gune erasotzaile bat; gune honi zure informazio pertsonala ematea edo bisitatzea soilik arriskutsua izan daiteke.
Laburtu arrakastarako bidea
Firefox zure bizitza errazago egiteko diseinatutako laster-teklez beterik dago. Hemen gure gogokoenetako batzuk:
Erdi-mailakoa
Erabili etiketak
Behin laster-marka zerrenda luze bat osatu duzunean, hauen kudeaketa apur bat zaildu daiteke. Antolaturik mantentzeko, etiketak ezar diezazkiezu zure laster-marken guneei. Aski da izarraren ikonoari klik bikoitza egitearekin etiketak ezarri ahal izateko.
Gune bat nahi dituzun etiketa guztiekin marka dezakezu (ziurtatu gako bat ipintzen duzula etiketen artean), eta gero gunea erraz bila dezakezu etiketa horiek helbide-barran idatziz. Adibidez, helbide-barran "bidaia" idatziz gero laster-marken artean etiketa hori dutenak agertuko zaizkizu.
Ikasi dena gehigarriei buruz
Firefoxen bertsio estandarra ezaugarriz beteta dago noski, baina zergatik gelditu hemen? Deskarga ditzakezun 5.000 gehigarritik -Firefox pertsonalizatzeko hedapen txikiak- gora dago behar duzula uste duzun edozein zeregin hobetzeko. Joan Tresnak → Gehigarriak-era gehigarri kudeatzailea ireki eta Firefox zureago egiteko moduaren berri edukitzeko.
Bilaketa adimentsua
Dagoeneko Firefoxen txertaturik dagoen bilaketa-barra ezagutzen duzu. Baina ba al dakizu gustoko duzun edozein bilaketa-motorrekin pertsonaliza dezakezula? Aski da bilaketa-barrako ezkerreko ikonoan klik egitea lehenetsiriko aukeren menua agertzeko.
Oraindik hobe, hautatu Kudeatu bilaketa-motorrak zerrenda ordenatzeko, eta baita zure bilaketa-motor gustokoenei laster-tekla ezartzeko. Adibidez Googleri "G" laster-tekla ezar diezaiokezu, orduan aski da "G cookie hartzaileak" helbide-barran idaztea zerrenda osoa sortzeko.
Bilatu di-da batean
Idatzi ahala bilatzea denbora aurrezteko beste ezaugarri oso erabilgarri bat da. Orri batean hitz bat bilatzeko "bilaketa" barra erabili ordez, aski da orri horretako edozein tokitan klik egitea eta bilatu nahi duzun hitza idaztea. Zure kurtsorea idatzi duzun terminoaren lehenengo agerpenera joango da.
Hau loturentzat ere erabil dezakezu. Adibidez, "xehetasun gehiago" loturaren bila hasi ordez saguarekin, aski da testua idazten hastea eta kurtsoreak aurkitzen duenean Sartu (Enter) sakatzea.
Ezabatu edozein aztarna
Segurtasun eta pribatutasun arrazoiak direla eta ez da ona nabigatu dituzun guneeen informazioaren aztarnak uztea (batez ere partekatutako ordenagailu bat erabiltzen duzunean). Zure nabigatze eta deskarga-historiak ezabatzeko, cachea garbitu eta cookieak ezabatzeko aukera klik bakarrean ematen dizu Firefoxek. Aski da Tresnak → Garbitu datu pribatuak hautatzea. Edo kontu handiagoz ibiltzeko joan Tresnak → Aukerak → Pribatutasuna-ra eta hautatu "Garbitu beti nire datu pribatuak Firefox ixterakoan" aukera.
Aurreratua
Joan zuzenean zure gune gustokoenetara
Gako-hitzak gehi diezazkiekezu zure laster-markei errazago eta azkarrago eskuratzeko. Biltegitik aski da gako-hitz labur bat gehitzea gako-hitz eremuan eta laster-marka hori eskuratu ahal izango duzu helbide-barran gako-hitz hori ipiniaz. Adibidez, zure del.icio.us kontuari "loturak" gako-hitza eman diezaiokezu eta ordutik aurrera helbide-barran "loturak" idazteak hara eramango zaitu.
Sortu karpeta azkarrak
Web surflari aurreratua bazara hainbat gune zehatzen multzoak kudeatzea beharko duzu; hemen denbora irabazteko modu erraza: Firefox 3ren Biltegia erabiliz, bilaketak sortu eta karpetatan gorde ditzakezu, hauek automatikoki aldatuko dira zure laster-marka eta historiara guneak gehitzen dituzunean.
Lehenik ireki Biltegia "Antolatu laster-markak" hautatuz Laster-markak menuan. Gero idatzi bilaketa-terminoak bilaketa kutxan. Orain egin klik gorde botoian karpeta azkar bat sortzeko.
Kudeatu zure deskargak
Sarri egiten badituzu deskargak, Deskarga kudeatzailearen leihoa erabil dezakezu zure deskargak maneiatzeko. Deskargak pausatu eta berrekin ditzakezu baita denbora irabazi ere deskargatutakoa zuzenean deskarga kudeatzailetik irekiz.
Deskarga zahar bat berreskuratu nahi baduzu, joan Tresnak → Deskargak leihora eta erabili bilaketa-kutxa fitxategia bilatzeko. Behin aurkitu duzunean aski da fitxategian klik bikoitza egitea edo Ktrl+klik egitea eta "Kopiatu deskargaren lotura" hautatzea.
Ezagutu garapen-tresnak
Web garatzailea bazara, Firefoxen garatzapen-tresnek zure bizitza erraztu dezakete.Mozilla gehigarrien guneak garapen prozesua koordinatzeko tresna ezberdinak eskaintzen ditu, baita CSS, HTML eta Javascripten edizioa, araztea eta monitorizatzea zuzenean edozein orritan egiteko Firebug, edo klik soil batez HTML edo CSS elementuak aztertzeko DOM inspektorea.
Ezarri weba zuk nahi duzun modura
Webean oinarritutako protokolo kudeatzaileak erabil ditzakezu zure web aplikazio gogokoenei sarrera onartzeko. Adibidez Firefox konfigura dezakezu mailto: lotura batetan klik egitean web bidezko posta gogokoenean mezu berri bat irekitzeko ordenagaiuan hobetsirik dagoen posta irekurlearen ordez (oharra: ezaugarri hau Firefox 3n erregistraturik dauden webmail programekin bakarrik erabil daiteke).
Joan Tresnak→Aukerak→Aplikazioak leihora protokolo bakoitzarentzat hobetsiriko aplikazioa hautatzeko edo hautatu "Galdetu beti" aldi bakoitzean zein aplikazio erabili galdetzea nahi baduzu.
Web garatzailea bazara, webean oinarritutako protokolo-maneiatzaileen euskarria gehitzeari buruzko informazio gehiago duzu Mozilla garapen gunean (ingelesez).