Firefox 2

Hainbat sari irabazi duen web nabigatzailea orain are bizkorragoa, seguruagoa eta guztiz pertsonalizagarria da zure online bizitzara egokitzeko. Firefox 2an, ezaugarri berri eta indartsuak gehitu ditugu zure online esperientzia oraindik eta hobea izateko. Deskargatu Firefox 2 orain eta hasi Webari etekina ateratzen.


Firefoxek sari ugari irabazi du

Gozatu Web Esperientzia Hobeaz

Firefox 2k ezaugarri lagungarri berriak eskaintzen dizkizu nabigatzen igarotzen duzun denbora emankorragoa izan dadin.

Nabigatu Segurtasunez

Phishingaren aurkako babesa gehitu zaio Firefoxek lehendik zuen spyware, birus eta pop-upen aurkako babesari.

Pertsonalizatu Zure Nabigatzailea

Aukeratu Firefoxi ezaugarriak gehitzen dizkioten milaka gehigarrien artean. Erraza da Firefox zure gustora pertsonalizatzea.