Denetik daukan nabigatzailea
Firefoxek segurtasuna, abiadura eta sarea erabiltzen duzun modua aldatuko dizuten ezaugarri berri ugari eskaintzen dizkizu. Ez zaitez gutxiagorekin konformatu.
Firefoxek segurtasuna, abiadura eta sarea erabiltzen duzun modua aldatuko dizuten ezaugarri berri ugari eskaintzen dizkizu. Ez zaitez gutxiagorekin konformatu.
Sarea berrikuntza da, eta Firefox 3k etorkizuneko joerak markatzen ditu dozenaka ezaugarri berrirekin, hala nola helbide-barra adimentsua, klik bakarreko laster-markak eta errendimendu zeharo arinaz.
Ikusi ezaugarri berri garrantzitsuenak.
Helbide-barra adimentsuaArgi daukagu, zure online segurtasuna da gure lehentasun nagusia. Firefoxek web iruzurraren eta malwarearen aurkako neurri zorrotzak hartzen ditu, eta baita lagun zintzoak maltzurretaz ohartarazteko modu errazak ere, adibidez gure klik bakarreko gunearen ID informazio berria. Eta, gure kode irekidun prozesuari esker milaka segurtasun aditu dauzkagu mundu osoan zehar erlojuaren aurka lanean, zu (eta zure informazio pertsonala) babesteko.
Ikusi segurtasunarekin lotutako ezaugarri guztiak.
Ikasi gehiago Firefoxen segurtasunari buruz.
Azken finean, helburua sarean behar duzun guztia egiteko aukera izan dezazun da. Eta barneratutako ortografia zuzentzailea, saio berreskurapena eta zoom osoa bezalako ezaugarriekin, ez dago lana Firefoxek baino gehiago errazten dizunik, ezta denbora gehiago aurrezten dizunik ere.
Ikusi produktibitatearekin lotutako ezaugarri guztiak.
Zoom osoaJende guztiak darabil weba modu ezberdinean, beraz zergatik izan behar du zure nabigatzaileak albokoarenaren berdina? Lagunekin hitz egiteko, sukaldean aritzeko edo programatzeko dela ere, Firefoxek 5.000 gehigarritik gora ditu nabigatzailea zure beharretara moldatzen laguntzeko.
Ikusi pertsonalizazioarekin lotutako ezaugarri guztiak.
Ikasi gehiago Firefoxen pertsonalizazioaz.
Azaldu dizugu zergatik den Firefox horren ona, baina nola alderatuko dugu gure nabigatzailea Internet Explorerrekin? Eman begiratu bat gure nabigatzaile arteko alderaketa taulari zeure begiekin ikus dezazun.
![]() |
![]() |
|
|---|---|---|
| Webgune eta teknologia berriekin bateragarria | ||
| Segurtasun ezaugarri aktiboak eta industriako erantzute-denbora bizkorrenak | ||
| Zure online esperientzia pertsonalizatzeko milaka era aske | ||
| Goi mailako abiadura eta errendimendua | ||
| Sarean irekitasuna, berrikuntza eta aukerak bultzatzeko sortua |
Eskuratu trikimailurik onenak hasiberri, erdi-mailako eta aurreratuentzat.
Ikasi ezkutuko sekretuak