Thunderbird - Bertsio-oharrak

Thunderbird 2 hainbat sari jaso dituen Mozillaren posta-bezeroaren hurrengo belaunaldiko bertsioa da.

Bertsio-ohar hauetan aurkituko dituzu berrikuntzak, deskarga eta instalaziorako pausuak, arazo ezagunak eta erabiltzailearentzat laguntza / iritzia emateko loturak Thunderbird 2 bertsiorako. Mesedez, irakurri ohar hauek eta akatsen berri emateko pausuak edozein arazoren berri Bugzillan eman baino lehen.

Emaiguzu zure iritzia iritzi inprimaki honen bidez edo elkartu gurekin Mozilla Thunderbirdi buruzko MozillaZineko foroetan.

Thunderbird 2.0.0.23 bertsioaren berrikuntzak

Argitaratze-data:
2009-08-20
Segurtasun eguneraketa:
Ondorengo segurtasun arazoak konpondu dira.
Aurreko aldaketak:
Aldaketa zaharragoei buruzko informazioa eskuratzeko irakurri Thunderbird 2.0.0.22 bertsioaren oharrak
Thunderbird 2ren ezaugarriak:
Gainbegiratu baterako, ikusi Thunderbird 2ren ezaugarriak.

Deskarga eta instalazioa

Sistemaren beharrak

Instalatu aurretik, ziurtatu zure konputagailuak sistemaren beharrak betetzen dituela.

Deskargatu Thunderbird 2

Mozillak Thunderbird 2 Windows, Linux, eta Mac OS Xrako eskuragarri jartzen du hizkuntza ugaritan. Hemen lor dezakezu Thunderbird 2ren azken bertsioa.

Mozilla.org-ek eskaintzen ez dituen beste sistema edo hizkuntzetarako ikusi Laguntzaileen Build-ak atala dokumentu honen amaieran.

Instalatu Thunderbird 2

Kontuan izan Thunderbird 2 instalatuz zure Thunderbird instalazio zaharra gainidatziko dela. Ez duzu mezurik galduko, baina zure zenbait hedapen eta beste motako gehigarrik funtzionatzeari utz diezaiokete hauentzako eguneraketak argitaratu arte.

Desinstalatu Thunderbird 2

Firefox 3 desinstalatuz ez dituzu laster-markak, nabigazio historia, hedapenak edo beste gehigarriak ezabatuko. Datu hauek zure profilaren karpetan daude gordeta, eta hau sistema eragilearen arabera ondorengo lekuetatik baten egongo da:

Thunderbird 2 desinstala dezakezu, Windowsen Hasi menuko Kontrol-panela erabiliz, Mac OS Xn Thunderbird aplikazioa ezabatuz, eta Linuxen thunderbird karpeta ezabatuz.

Thunderbird 2 ezabatuz ez dituzu e-posta mezuak, hedapenak edo beste gehigarriak ezabatuko. Datu hauek zure profilaren karpetan daude gordeta, eta hau sistema eragilearen arabera ondorengo lekuetatik baten egongo da:

Windows Vista Users\<ErabiltzaileIzena>\AppData\Roaming\Thunderbird
Windows 2000, XP Documents and Settings\<ErabiltzaileIzena>\Application Data\Thunderbird
Windows NT WINNT\Profiles\<ErabiltzaileIzena>\Application Data\Thunderbird
Windows 98, ME Windows\Application Data\Thunderbird
Mac OS X ~/Library/Thunderbird
Linux eta Unix sistemak ~/.thunderbird

Thunderbird 2 ezabatu ostean instalatzen duzun edozein Thunderbird bertsiok profilaren karpeta honetako datuak erabiliko ditu.

Hedapenak eta gaiak

Litekeena da Thunderbird 1.5en instalatutako hedapenak Thunderbird 2rako baliagarriak ez izatea edota eguneratu beharra izatea. Mesedez, jakinarazi edozein arazo hedapenaren mantenuaren kargu dagoenari. Thunderbird 2 instalatzean zure hedapen eta gai guztiak ezgaituko dira Thunderbird 2k honako erabakietako bat hartu arte: a) Thunderbird 2 bertsioarekin bateragarriak dira edo b) bateragarriak diren bertsio berriak daude eskuragai.

Arazo ezagunak

Zerrenda honetan azaltzen dira Thunderbird 2ren arazo ezagunak. Mesedez, irakurri hau arazo berriak jakinarazi baino lehen.

Sistema guztiak
  • Thunderbird 1.5.0.x bertsioarekin Buttons! hedapena erabiltzen bazenuen eta Thunderbird 2ra eguneratu baduzu, Thunderbirden leiho nagusiaren azpialdean kutxa gris bat ikusiko duzu ondorengo testuarekin: "----------------^<menuitem". Arazo hau konpontzeko ezgaitu Buttons! hedapena edo deskargatu honen azken bertsioa.
  • Thunderbird 1.5.0.x bertsioarekin ScheduleWorld hedapena erabiltzen bazenuen eta Thunderbird 2ra eguneratzean zure karpetak desagertu badira, ezgaitu hedapen hau eta berrabiarazi Thunderbird. Zure karpetak berriro azaldu beharko lirateke.
  • Zenbait firewall softwarek isilean Thunderbird blokea dezakete. Normalean hau Thunderbird instalatu edo eguneratu berritan gertatu ohi da. Firewall programa ezagunenentzat konfiguraziorako pausuak eskuragarri daude, Thunderbird Internetera konektatzeko gai dela ziurta dezazun.
  • Software eguneraketak ez du funtzionatuko Thunderbird instalatuta dagoen diskoko lekuan idazketa baimenik ez baduzu, software eguneraketak kokaleku honetan fitxategiak ordezkatu edo sortu beharra baitauka.
  • Hiztegiak hedapen gisa instalatu daitezke hemen: addons.mozilla.org.
  • Tresna-barrako posta bistaratzeen botoia dagoeneko ez da tresna-barrako botoi lehenetsi bat. Ezaugarri hau darabilten erabiltzaileek berriro gehitu beharko dute 3 paneleko leihoko tresna-barra lehenetsira: Ikusi / Tresna-barrak / Pertsonalizatu.
  • Zure lineako egoera sareko konektibitatearen arabera zehazteko Thunderbirdek daukan gaitasuna baliatu nahi baduzu, aurrena network.autodial-helper.enabled atributua "false" baliora aldatu behar duzu.
  • POP3 kontu batentzat sarrerako ontzi globala erabiltzeari utzi eta sarrerako ontzi berri bat ezarri aurretik egin mezuen kopiak beste karpeta batean.
  • DOM Inspektorearen bertsio bateragarri bat eskuragarri dago hedapen eta gaien garatzaileentzat hemen: https://addons.mozilla.org/thunderbird/1806/.
Windows
  • NVIDIA RIVA TNT2 edo GeForce2n oinarrituriko txartel grafikodun erabiltzaileek testu nahaspilatua eta erdiestalia ikus dezakete mezuen zerrendaren panelean. Hau NVIDIA driver/kontrolatzaileen bug batek eragiten du. Arazoa konpontzeko: eguneratu zure NVIDIA bideo kontrolatzailea EDO jaitsi mailaz hardware azelerazioa Kontrol-panela -> Bistaratzea -> Ezarpenak -> Aurreratua -> Arazo-konpontzailea erabiliz EDO deskargatu Thunderbirderako hedapen hau, arazoa ekiditen duena.
Mac OS X
  • Ez dago Talkback-ik Intelen oinarrituriko Mac-entzat natiboki edo Rosettapean exekutatzean. Appleren hutsegiteen berriemailea (Apple Crash) abiaraziko da hutsegiteren bat badago.
Linux eta Unix
  • Thunderbird instalatu den kokalekuak bide-izenean hutsuneak badauzka, ezin izango du bere burua posta-bezero lehenetsi gisa ezarri, eta abioan beti egingo du galdera. Arazoaren saihesbidea hutsune gabeko bide-izen batean instalatzea da.
  • Fedora Core 3n GNOMErekin integrazioak ez du dagokion bezala funtzionatzen. Fedora Core 3 erabiltzaileek ondorengo paketea jaitsi eta instalatu beharko dute: linc-1.0.3-3.1.i386.rpm. RPM hau instalatu ondoren, exekutatu agindu hau Thunderbird instalatu duzun direktorioan (idazketa baimena beharko duzu):

    touch .autoreg

    Thunderbird abiarazten duzun hurrengo aldian, GNOMErekin integrazioak behar bezala funtzionatu beharko luke.

Arazoen konponketa

  • Batzutan, hedapenek Thunderbirdi arazoak eragin diezaiokete, bai egonkortasuna gutxituz, bai errendimendua kaltetuz. Arazo bitxiekin topo egiten baduzu (posta-bezeroaren zati batzuek ez funtzionatzea, posta-bezeroa ez abiaraztea, itxura bitxiko leihoak, errendimendu kaxkarra,...) litekeena da hedapen edo gairen baten erruz izatea. Berrabiarazi posta-bezeroa Modu Segurua erabiliz. Windowsen, abiarazi Hasi menuko "Modu Segurua" lasterbidearen bidez edo thunderbird.exe -safe-mode exekutatuz. Linuxpean, abiarazi ./thunderbird -safe-mode eta Mac OS X sistemarekin exekutatu:

    cd /Applications/Thunderbird.app/Contents/MacOS/
    ./thunderbird-bin -safe-mode

    Modu Seguruan abiaraztean hedapen guztiak ezgaitzen dira, eta gai lehenetsia erabiltzen da. Ezgaitu arazoa eragiten duen hedapena/gaia eta berrabiarazi era arruntean.

Ohiko galderak

  1. Nola lagun nezake?

    Ahalik zabalkunde handiena behar dugu. Saiatu ahalik lagun, senide eta lankide gehienek Thunderbird erabil dezaten eragiten. Ikaslea bazara, heda ezazu zure ikastetxe edo unibertsitatean. Bidali bertsioari buruzko zure artikulua Sustatura eta antzerako beste albiste webguneetara. Egin zarata pixkat zure blogean. Internet bidezko banaketa masiboa posible da.

  2. Zergatik ez diozue erantzun bidali nizuen mezuari?

    Erabili foroak. Thunderbird taldeak aldian behin irakurtzen ditu. Denok jasotzen dugu e-posta ugari, eta zure mezua galtzeko arriskua dago.

  3. Non eskuratu ditzaket hedapen eta gaiak (gehigarriak)?

    Hedapenak eta gaiak eskuratzeko sartu Thunderbirderako gehigarrien gunean.

  4. Nork sortu du Thunderbird?

    Jende mordoak. Aukeratu Laguntza->About Mozilla Thunderbird(r)i buruz, Kredituak (zure posta-bezeroan) Thunderbird garatzen lagundu duten zenbait pertsonaren zerrenda ikusteko.

  5. Non dago Thunderbird 2ren iturburu-kodea?

    Thunderbird 2ren iturburu-kodedun tarball bat deskarga daiteke. Garapenaren azken kodea cvs bidez eskura daiteke. Thunderbirderako soilik den kodea "mozilla/mail", "mozilla/mailnews", "mozilla/toolkit", eta "mozilla/chrome" direktorioetan dago. Mesedez jarraitu eraikitzeko pausuak.

Laguntzaileen build-ak

Build lokalizatu asko orain Mozilla.org-ek ekoizten eta banatzen ditu egileen izenean. Hauek eskuragarri daude Thunderbird 2ren deskarga orrian.

Build hauek ez dira ofizialak eta baliteke Mozillaren build ofizialen konfigurazioarekiko ezberdintasunak izatea. Litekeena da ere plataforma jakin baterako optimizatuta edota testatuta egotea.

Ondorengo baliabideek Thunderbird 2ri buruzko informazio erabilgarria daukate: