Mantendu informazio garrantzitsua antolaturik
Thunderbird 2k hobekuntza ugari dakartza zure posta egoki antolatu ahal izateko, eta informaturik egon zaitezen. Thunderbird 2k antolaketa beharrik sofistikatuenak ere asetzen ditu, baina era berean bila zabiltzana aurkitzea erraztuz.
Karpeten bistaratze aurreratua
Thunderbird 2k zure karpetak bistaratu eta antolatzeko aukera ugari eskaintzen dizkizu, gogokoenak, azkena ikusiak edo irakurri gabeko mezudun karpetak ordenatze-irizpide gisa harturik. Beti bezala, RSS iturrien eta berri taldeen karpetak ere sor ditzakezu beti jakinaren gainean egoteko. Thunderbird 2 mezuen panelak leiho osoa har dezan konfigura dezakezu, alboko barra tradizionalaren ordez goitibeherako menu bat erabiliz.
Mezuak etiketatu
Thunderbird 2k mezuak etiketatzea ahalbidetzen dizu "Egiteke" edo "Eginda" bezalako etiketekin, edo zure beharretara egokitzen diren etiketa propioak sortuz. Etiketak gordetako bilaketekin eta posta bistaratzeekin bateratu daitezke posta errazago antolatzeko.
Mezuen historian nabigatuz
Thunderbird 2rekin mezuen historian zehar nabiga dezakezu "atzera" eta "aurrera" klikatuz, zure nabigatzailearekin bezalatsu. Orain oso erraza da mezu edo karpeta batetik bestera joatea.
Bilaketa hobetua
Thunderbird 2ren ezaugarrietariko bat idatzi ahala bilatzeko panela da, honela bistan dauden mezuetan bilaketak azkartuz. Thunderbirdek bilaketa bizkorra ere eskaintzen dizu, idazten hasi eta berehala bilaketaren emaitzak erakusten hasiko zaizkizularik.
Gordetako bilaketak
Beti gai edo mezu beraren bila ari al zara? Thunderbird 2k denbora aurrezten lagunduko dizu zure bilaketaren emaitzak karpeta gisa gordetzen utziz. Bilaketa bera berriro egiteko karpeta horretan klik egin eta kitto.
Jakinaren gainean egon
Thunderbird 2 eguneratu egin da mezu berrien abisuetan informazio gehiago emateko: bidaltzailea, gaia eta mezuaren testua. Abisu hauetan mezua zein karpetatara iritsi den ere erakuts daiteke, mezuen iragazkia gaituta badaukazu. Karpeta bakoitzak ere bertara iritsi diren azken mezuen berri emango dizu popup baten bitartez.
Webposta zerbitzu ezagunenetara sarbide erraza
Thunderbird 2k are gehiago errazten du webposta kontu ugari sarrerako ontzi bakarrean integratzea. Gmail eta .Mac erabiltzaileek haien posta Thunderbirdekin irakur dezakete erabiltzaile izena eta pasahitza soilik emanez.
Segurtasuna eta babesa postarentzat
Mozillak Thunderbirden segurtasun eta pribatutasun neurri txalotuak hobetu ditu zure komikazioak eta nortasuna babesteko. Zure segurtasun zaindari propioa edukitzea bezala da.
Phishingaren aurkako babesa
Thunderbirdek posta iruzurragandik babesten zaitu, zure informazio pertsonal eta konfidentziala eskuratzen saiatzen diren mezuak atzeman eta ohartaraziz. Bigarren mailako defentsa gisa, lotura bat klikatzen duzunean mezuan adierazitako URLa eta loturak zaramatzan webgunearena ezberdinak badira, Thunderbirdek ohartarazi egingo zaitu.
Pribatutasun sendoa
Thunderbird 2k erabiltzailearen pribatutasunerako eta kanpoko irudietatik babesteko sostengu hobetua eskaintzen du. Erabiltzailearen pribatutasuna ziurtatzeko, Thunderbird 2k automatikoki blokeatzen ditu posta mezuetan txertaturiko irudiak.
Zaborra ekidinez
Mozillak Thunderbirden zabor posta iragazkia eguneratu du. Jasotzen duzun mezu bakoitza Thunderbirden zabor posta iragazki bikainetik iragaten da. Mezu bat zabor mezu gisa markatzen duzunero, Thunderbirdek "ikasi" egiten du eta iragazkia hobetzen, honela denbora gehiago izango duzu benetan interesatzen zaizun posta irakurtzeko. Thunderbirdek zure posta hornitzailearen zabor posta iragazkiak ere erabil ditzake zaborra zure sarrerako ontzira iristea ekiditeko.
Kode irekikoa, seguruagoa
Thunderbirden bihotzean kode irekiko garapen prozesu bat dago, mundu osoko milaka garatzaile esperientziadun eta segurtasun aditu grinatsuk gidaturik. Gure irekitasunak eta adituen komunitate aktiboak ziurtatzen dute gure produktuak seguruagoak eta berehala eguneratuak izatea. Era berean hirugarrengoen segurtasun eskaneatze eta azterketa tresnek eskaintzen dizkiguten abantailak erabiltzea ahalbidetzen digu honela segurtasun orokorra areagotuz.
Eguneraketa automatikoa
Thunderbirden eguneraketa sistemak beti aztertzen du ea azken bertsioa darabilzun, eta segurtasun eguneraketa bat dagoenero jakinarazten dizu. Segurtasun eguneraketa hauek txikiak izan ohi dira (gehienetan 200KB - 700KB), behar duzuna soilik emanez eta segurtasun eguneraketa bizkor jaitsi eta instala dadin ahalbidetuz. Eguneraketa automatikoen sistemak Thunderbirdentzat eguneraketak eskaintzen ditu Windows, Mac OS X eta Linux sistemetarako eta 30 hizkuntza ezberdinetik gorarentzako.
Jaso zure posta, zure gustura
Thunderbirdek posta pertsonalizatzen uzten dizu zure behar zehatzetara egokitzeko, nola zure bilaketari dagokionean hala zure sarrerako ontzitik musika entzuteari dagokionean.
Hornitu zure sarrerako ontzia
Thunderbirden erabiltzaileek honen funtzionaltasuna eta itxura hobetu dezakete dauden ehundaka gehigarrietatik batzuk erabiliz. Thunderbirdentzako gehigarri batek kontaktuak kudeatzeko balio dezake, edo IP bidez telefono deiak egiteko, musika entzuteko, edota urtebetetze datak gogorarazteko. Dena zure sarrerako ontzitik. Thunderbirden itxura bera ere alda dezakezu zure gustuekin bat etor dadin.
Mezu txantiloiak
Thunderbird 2k mezu txantiloiak oso erraz konfiguratzea ahalbidetzen dizu denbora aurreztuz — batez ere mezu bera behin eta berriro bidali beharra baduzu.
Gehigarri kudeatzailea hedapen eta gaientzat
Gehigarri kudeatzaile berriak hedapen eta gaiak kudeatzeko erabiltzaile-interfazea hobetzen du, oraindik errazago eginez Thunderbird 2 pertsonalizatzea. Instalatu, desinstalatu, gaitu eta ezgaitu zure gehigarriak leku bakar batean.